Menu Content/Inhalt

Eguneko Gakoak
Bide bat itxi, berriak irekitzeko
Xirika gazte kazetak ibilbide luze bezain aberasgarri baten ostean etenaldi batean murgiltzea erabaki du. Orain, atzera begiratu eta etorkizuneko erronka berriei indar handiagoz ekitea da esku artean dugun apusturik garrantzitsuena.
 
Image 
Eguneratua: ( 2008-(e)ko ekainaren 30-(e)an )
Gehiago...
 
Abstentzioa garaile

Ikasle Abertzaleek abstentzioa eskatuz egindako deiak arrakasta izan du. Goizeko lehen orduetatik zaunkari autonomikoek ikasleen protestaldiak eragotzi dituzte, Leioako Kanpuseko manifestazioa kasu

Image 

Eguneratua: ( 2008-(e)ko maiatzaren 22-(e)an )
Gehiago...
 
Foroa
maitasunaren kontseptua
egia esan hemen ere ixiltxeko esan digute noizbait, hau leku "egokiagoa" da printzipioz hortako sortu zalako, baina argi dago jendeari iriste horretan izarapea aproposagoa delako

maiasuna ez da jasotzen, sentitzen da, joe ze matizazio ona, nik besteekiko bai sentitzen det, kuriosoa, pertsonaia internautikoekiko ere bai (jo ni ez naiz hain poetikoa), baina ez dakit inork nerekiko sentitzen duen, bueno bai gurasoek ta lagun pare batek, baina ondo ezautzen ditudalako, besteek... autoestima lurrazpian dut ta oso inseguroa naiz, ta batzutan besteentzat garrantzitsua zerala jakiteak on egiten du ezta? horregatik nioen adierazpen ta interpretazioarena, ze besteen maitasuna sentitzea ezinbestekoa da bizitzan, baita besteei sentiaraztea ere, nola egiten da hori ordea? opari ta halakoekin ez behintzat

nik arazo bata dut, oso agrsiboa naiz hezkuntzaz, ez didate irakatsi maitasuna adierazten, ta norbaitek neretzat garrantzia duenean ez dakit nola adierazi, ez dakit erez noiz duen norbaitek nerekiko kariñoa edo errespetua (ustet inkonszienteki posiblea ez dela uste dudala), maitasuna ia ni te cuento

hau da hausnartu behar dugu gai honen inguruan, gabezia larriak dituelako gizarte honek, sistemak sorturikoak hala komeni zaiolako, maitasuna adierazten ez jakitea ta maitatua zarenean ez "jasotze" jakiteak banatzen gaitu, indibidualismora bultzatuz

ni estremora iritsi naiz, kontaktu fisikorako gaitasuna ere deuseztua dut, duela hilabete gutxi arte ezin nuen besarkadarik eman edo jaso, orain gutxi batzurena bai behintzat, ta jende asko dago ni bezala isolatua, bestela ikusi izapean zenbatek jarri duen bakarrik dagola
Egilea: Olatz Bidalia: 08/07/07 Astelehena, 16:13
Eguneratua: ( 2007-(e)ko martxoaren 16-(e)an )
 

Harpideen txokoa

Zure txokoa...

Xirika.info, klik batez xirikalarien esku

Eskubidee txokoa

  • borroka

    Egilea: hernani6

    Bidalia: 08/03/26 Asteazkena, 18:50



    Ep anxio!

    Hasteko, zorionak suedian egon izateagatik: horrelako zortea gutxi batzuk dute.

    Norbegiakoa eztet oso ondo ulertu… ustet bakitela ze esan nahi dezun, baino eztakit…

    Herriak berezko duen borroka bultzatzea zuzena dala usted et, baino bukaeran itezun komentaioa, “lo k mas mola” ez da. Netzako ezta “lo k mas mola”, netzako konpromezu bat da, bai herriarekiko, baita gartzelan daudenekiko ere. Nik horrela ikustet borroka, eta ez moda bat bezela, interesatzen zaitenean hor izango dana eta berataz ahaztea erreza dena. Egia esan, hau da nik dudan beldurra, benetako eraso latz eta bortitz bat izatean, gizarteak ez duela erantzungo, jada borroka interesatzen ez zaiolako.

    Azken urteko gertakariak larriak izan dira: espetxeratze masiboak, ilegalizazio saiakerak… Honen aurka otsailaren 14ean greba orokorra deitu zen, eta jarraipena izan zuen, baina ez euskal gizarte osoarena.

    Erasoa latza izaten ari da, baina zer gertatuko da beste Lemoiz bat jarri nahiko dutenean? Edota AHTa azkenean eraikiko dutenean? Jendeak oraindik ez du pentsatu zer nahi duen, eta bere erabakitzeko eskubidea delegatuta erabaki hori hartua duela uste du: botoa emanda eztet pentsatu behar (errezena egiten du jendeak).

    Borroka, nahiz eta normalean atsegina ez den zentzu batean (mundu perfektu batean borrokarik ez litzateke beharko…-denbora familiari… eskaini ahalko genioke) beharrezkoa da egun. Eta borroka horretan ideiak iturri ezberdinetatik jasotzea derrigorrezkoa da. Chavez-ek elkarrizketa batean honela zioen, estatu/lurralde bakoitzak bere ibilbidea jorratu behar zuela, eta ezin zela inolaz ere beste batena kopiatu. A, ta beste herriek dituzten borrokekiko elkartasuna adieraztea nahita nahiezkoa da.

    Zure hipotesiak exageratuak diren arren seguro askorentzat eguneroko bizipenak diala.

    NIN esateakin Naziotasun agiri nazionala (NAN) esan nahi dezu?

    Kaiolaren metafora nahiko sinplea den arren (bakarrik 2 alde daudela ta…) gizarte honek duen grina adierazten du.

    Askatasun nahi hori lortzeko marko (mako… suposatzet) barruan borroka egitea gutxienekoa da. Hartu dezagun EHren adibidea.

    2 bide egoki aukeratu ditut.

    Lehen honek honela funtzionatuko luke: hegoaldeko probintzietako (edota parlamentuko) buruzagiak elkartu eta 4on batasuna burutuko litzateke. Ondoren, iparraldeko herriei beraien gortea antolatzen lagunduko zitzaien, azkenik guztiok batasun bat osatuz. Honek estatu espa?eta frantses-ekiko desobedientzia izango luke oinarri.

    Beste irteera oraingo erakundeen beste erakunde paraleloak sortzea izango litzateke, hauek 2 estatu handiek ezarritako instituzioak izango bailirateke. Honela herrialdea behetik gora berreraikiko litzateke.

    Irtenbide hauekin euskal gatazkak irtenbide zuzena izango luke, bestelako borroka latzgarririk burutu behar gabe.
    A bale, mako hitzarekin kartzela esan nahi zenun.

    Ba kartzela jutea ne ustet kalean egin daitekeen borroka berdina txikian egitea da. Berau beste mundu bat da, eta isolamenduan bizi zara. Gauza positibo eta negatibo asko izango dituzu, baina betiere mugatua zaude zure borroka aurrera eramateko. Zirikatu zirikatuko dezu, baino ez kalean izango bazina haina.

    Egia da eaj koak, bere garaian mugitu zirela, ez zirela lo gelditu. Nik garai haietakoei mirespena badiet, gutxinez erregimenaren aurka zeudelako (gutxienez! Hau onartzea falta zan…) eta “nolabait” borrokan ari zirelako (uste det, nahiz eta azkenean, frankismopean erori ez, baina konstituziopean erori ziren arren).

    Hala ere, gaur egun EAJ babestea hutsaren hurrengoa dela deritzot. EH bere nahien arabera moldatu nahian dabilela ematen du, gazteak apaldu nahian eta bitartean bere makroproiektuak aurrera eramanez (eztakit nola egiten duten, baina beti interes ekonomikoen ildotik, eta ez behar sozialen aldetik).

    Eta bai, etorkizunak ez dirudi oso argia, baina, erroka berriei ganoraz aurre egingo diegulakoan,

    segi borrokan!

Bekak eta Ikastaroak

Xoko honek informazio instituzionala jasotzen du. Ikastaroak, tailerrak, formakuntzak, diru-laguntzak eta lehiaketak iragartzeko gunea da. Informazioa bidaltzeko : agenda[abildua]xirika.info